
Médiathèque, le Département Basque
Euskal funtsa edo euskarazko funtsa : euskara eta euskal literatura
![]() | |
Gune honek 6.000-tik gora euskarazko dokumentu biltzen ditu gaurregun, geroan 8.000 dokumentutaraino iristeko asmoa dugularik. Sail honetan aurki daitezkeen dokumentuak dira urtean zehar argitaratzen diren euskarazko DVD-ak hala nola ere CD-ak, CD-rom-ak, bideoak eta, orohar, kultura unibertsalaren edozein gairi lotu euskarazko liburuak edo entziklopediak, albumak, eleberriak, Euskal Herriko aldizkariak, astekariak, hilabetekariak, etabar. Fondoaren zati handi bat 0-5 urte arteko haurrendako eta baita ere 8-14 urte arteko gazteendako mota guzietako dokumentuez osatua dago. Erdarazko fondo orokorrean bezala, eleberriak autoreka sailkatuak dira eta azken hauen alfabeto-ordena jarraitzen dute. Dokumentuak eta ikus-entzutekoak ere gaika « Dewey » sistema beraren arabera sailkatuak dira. Harremanak
généalogie basque en Argentine site web de la fundacion Juan de Garay
Contact : h.iglesias@biarritz.fr |

Vivre à Biarritz















