
Ongi etorri Biarritzera
Napoléon III eta mundu honetako Ospetsuenen bisitek betirako markatu dute Biarritze, turismo gune aitzindaria gisa. Hiri hau, betidanik harrera onena eskaintzen duten Frantziako hirietakoa da.
Bale ehiztari portu ttipi hau, Eugenia Inperatrizari esker, itsas bazterreko modako turismo gunea bilakatu da joan den mendean, eta jakin izan du denbora pasa ahala, eragin guziei irekitzen bere burua saldu gabe. Gaur egun, Biarritze surflari bat neoprenez jantzirik, taularekin besapean, enpresa gizon ttattardun bat karrikan gurutzatzen ikusteko aukera eskainiko dizuen leku bakarra izan behar da. Irudi oso berezia, baina ez usaiatik kanpokoa... Irekia, kosmopolita, Biarritze, euskal kostako altxorrak, estilo nahasketa hori bere baitan dakar eta kontrakoak lotzea gustatzen zaio.
Aisialdi turismo zaleak zarete ? 6 km hondartza aurkituko duzue bertan ! negozio turismo zaleak zarete ? 3 kongresu zentro eta Iraty erakusketa pabilioi berria (2009ko abenduan) aurkituko duzue bertan !
Biarritzen, musika, dantza, zinea, arte plastikoei toki handiena eskaintzen zaien hiriko bizian. Entzun-Ikuseko Programen Nazio arteko Festibaletik (FIPA – EIPNF) urtarrilan, Euskal Herria eta Amerika Latinaren artean aspalditik dauden loturak markatzen dituen Biarritzeko Amerika latinako Zine eta Kulturak Festibalera, Biarritzek munduko irudiei arreta handia eskaintzen die. Dantzak aspaldidanik lehen mailako eszenatokia aurkitu du Biarritzen, Biarritze Baleta, Thierry Malandainek zuzentzen duen Koregrafia zentro nazionalaren sortzearekin eta urtero antolatua den « Le Temps d’aimer / Maitaldia », dantzaren hitz-ordu nagusiarekin. Hauek, klasikoa eta gaurkidea, berrikuntza eta ohidura nahasiz, nazio arteko konpainia handienei eta talde gazteei irekidura bat eskaintzen diete. Biarritzeko kultur aktualitateen berri izateko, hemen klika ezazue. (fr)
| Aterbetzea Euskal Herriak 6 000 logela eskaintzen ditu hoteletan, hauetarik 2 300 baino gehiago Biarritze hirian. Gehienak hiri barnetik hurbil kokatuak dira, kongresu zentroetatik oso hurbil. Luxuzko edo xarmazko hoteletatik etxeko ostatura, Biarritzek beti hobetuz doan aterbetze sorta zabalena eskaintzen du. Hemen klikatuz, zuen egonaldia segurtasun osoz linean erreserba eta ordain dezakezue (ordainketa segurtatua). | ![]() |
Surfa Surfaren hiri-nagusia Europan, urtero Roxy Jam emazteei irekia den Munduko longboard Txapelketa antolatuz, Biarritzek urte osoan zehar, bertan dauden hamar bat surf eskoletan, lehen irakaskuntza edo hobekuntza eskaintzen ditu. Hemen klika ezazue surf eskolak ikusteko. | ![]() |
| Golfa Europar kontinenteko bigarren golf zaharrenarekin (1888an sortu Biarritz le Phare), golf amateur lehiaketa zaharrenarekin (1905ean abiatutako Biarritz Cup), Ilbarritzeko nazio arteko entrenamendu zentroarekin (jokalari profesionalak bezainbat hasiberriak erakartzen dituena), Biarritze « kategoria guzietan Golfeko txapelduna » dugu. Zoin herrialdek Frantzian, 30 km eremu batetan, 12 golf ibilbide eskain ditzake ? Honi gehituz herrialdeko 6 golf ederrenetako 5etan sartzeko golf pass bat (klik) ? Gehiago jakiteko, hemen klika ezazue | ![]() |
Spa Kémana (fr)
|
|
| Ikusi beharrekoak Biarritzek, bisitariei 6 km hondartza eskaintzen die. Baina ere, biziki hurbil, kostatik urrunduz, euskal herriek, lehengo xarma eta zaporea mantentzen jakin izan dute. Doi bat urrunago, Espainia hor da tapak dastatzeko Donostian edo Bilboko Guggenheim bisitatzeko. Biarritze horrela, Euskal Herria bisitatzeko aparteko abiagunea izaten da. Biarritzen eta inguruetan, herrialde baten aurpegi anitzak ezagutuko dituzue bertako gastronomiak, ohiturek edo geografiak sorpresa ugari eskaintzen duelako... Gehiago jakiteko : Itsas Museoa, Xokolatearen Museo Planeta, Asiatica Museoa, Guggenheim Museoa Larrungo tren ttipia |
|
|
|
Kasinoa Zatozte Hondartza Handiaren parean dagoen Biarritzeko Barrière Kasinora, 220 sos makina eta 11 joko mahaietara, edo sinpleki itsas bazterreko iluminazioen magia ezagutzera. |
|
| Bestelako aktibitateak Karting, zaldia, tenisa, ibzilaldiak, itsasoko Kayak, txirrindula alokatze, 4x4 ibilaldiak, itsas arrantza,... zuen nahia beti bete daiteke. Xehetasun gehiagorako, aisialdi gida eskatu hemen klikatuz edo Takamaka-ri konekta zaitezte. |
|





















