Vie quotidienne

Les services et informations sont centralisés par rubrique, par simple clic

Afin de rester proche et à l'écoute de ses usagers et faciliter leur vie quotidienne, la Ville de Biarritz, a mis en place plusieurs outils numériques de communication adaptés aux usages d’aujourd’hui et accessibles à tous ses citoyens. Elle lance aujourd’hui sa propre application mobile « Biarritz ».

Elle rassemble tous les services numériques dans une seule et même interface.
Simple et pratique, destinée aussi bien à la population locale que touristique, elle va permettre de connaître les dernières actualités de la Ville, payer son abonnement stationnement, prendre des rendez-vous pour ses démarches administratives, découvrir les commerces du territoire... Les services et informations sont centralisés par rubrique, par simple clic : Actualité, Agenda, Mairie, Se déplacer, Famille, Numéros d’Urgence, Infos Travaux,… Elle est également totalement personnalisable en fonction des centres intérêts et des goûts de l’utilisateur qui pourra se créer sa propre application avec les rubriques qui le concernent.

Pensée pour les personnes en situation d’handicap, l’application est dotée d’un accès RGAA (référentiel général d’amélioration de l’accessibilité) : les personnes ayant une mauvaise vue pourront zoomer sur les textes et les malvoyants se faire assister grâce à un système vocal compatible avec VoiceOver.
Elle a vocation à s’enrichir régulièrement au fur et à mesure de l’évolution des services, comme de l’Open Data sur le territoire. 
La version 2 qui sortira courant janvier intégrera le signalement d’Allo Mme le Maire, l’annuaire détaillé des commerces, en temps réel sur une carte les travaux en cours dans la ville. Elle est disponible sur les plateformes de téléchargement en tapant « BIARRITZ ».

Euskara

Biarritzeko Hiriak aplikazio bat sortu du

Zerbitzu eta informazio guzia klik bakarrean

Erabiltzaileengandik hurbil segitzeko eta egunerokoan laguntzeko, Biarritzeko Hiriak komunikaziorako tresna digitalak sortzen segitzen du, gaur egungo teknologiei egokituz baina herritar guztientzako eskuragarri izateko helburuarekin. Berriki “Biarritz" mugikor aplikazioa aurkeztu du.

Aplikazio horretan, hiriaren zerbitzu digital guziak biltzen dira atari bakarrean.
Tresna sinple zein praktikoa da, herritarrei zein bisitariei zuzendua. Aukera anitz eskaintzen ditu: hiriko azken aktualitateak irakurri, aparkatzeko harpidetza ordaindu, desmartxa administratiboetarako hitzordua hartu, lurraldeko saltegiak ezagutu… Zerbitzu eta informazioak atalka antolatuak dira, klik bakarrean: Berriak, Agenda, Herriko etxea, Mugikortasuna, Familia, Larrialdietarako zenbakiak, Obrei buruzko informazioa… Norberaren interesen eta gustuen arabera egokitzen ahal da, izan ere, erabiltzaile bakoitzak bere aplikazioa pertsonalizatu dezake interesatzen zaizkion atalekin.

Elbarritasun bat duten pertsonentzat ere egokia da aplikazioa, RGAA (eskuragarritasunaren hobekuntzarako erreferentzia) sarbide bat duelako: Ikusmen arazoak dituztenek testuak handitzeko aukera izanen dute eta pertsona itsuek VoiceOverrekin bateragarria den ahots sistema batekin nabigatzekoa.
Aplikazioaren xedea erregularki eguneratzea da zerbitzuen bilakaeraren arabera, Open Dataren garapenaren arabera adibidez. 
Bigarren bertsioa urtarrilean aterako da eta Auzapez anderearen harrera atala, saltegien aurkitegi zehatza eta hirian diren obren mapa eguneratua izanen ditu. Plataforma ezberdinetan eskuragarri da "BIARRITZ" bilaketa eginez.

Azken eguneraketa 2021eko abenduaren 10ean

Dernière mise à jour le 10 décembre 2021