Retour en images sept. 21

Environnement

La Ville de Biarritz lance une action de mobilisation citoyenne autour d’un principe de ramassage mensuel des déchets sauvages

La lutte contre les déchets sauvages en milieu naturel est une problématique complexe qui ne peut être résolue uniquement par le nettoyage quotidien des services municipaux. Pour réduire les incivilités, il est nécessaire de combiner différentes initiatives, individuelles et collectives et des actions de sensibilisation sont d’ores et déjà menées par des associations locales telles que Surfrider Foundation, la Water Family ou Sea Cleaners.

12 rendez-vous, 12 sites naturels : L’objectif de la Ville de Biarritz est d’accentuer les actions de sensibilisation et de pédagogie avec notamment la mise en place de ramassage collectif afin de fédérer les acteurs locaux (bénévoles, associations, ONG), de mobiliser le public et d’impliquer des partenaires locaux (institutionnels, scientifiques, entreprises). Et puisque les actions écoresponsables doivent s’inscrire dans la pérennité, ces rendez-vous se dérouleront une fois par mois et à chaque fois sur un site différent : plage, littoral, lac...

Rendez-vous sur la page dédiée du site pour plus d'informations et connaître le prochain rendez-vous et s'inscrire. 

 

 

 

 

Euskara

Ekohiritarren hitzorduak Miarritzen

Biarritzeko hiriak ekimen berri bat abiatu du hondakin salbaien bilketaren inguruan herritarrak mobilizatzeko.

Lehen edizioa irailaren 22an izanen da, 10:00etan Hondartza Handian, Haurren Arrokaren aitzinean.

Izen ematea urririk da, baina beharrezkoa da (webgune honetan egin daiteke)

Eremu naturaletan ikusten diren hondakinen problematikari aurre egiteko, herriko langileen eguneroko garbiketa baino gehiago behar da. Jarrera oker horiek gutxitzeko, iniziatiba ezberdinak behar dira, banakakoak eta kolektiboak eta hainbat tokiko elkartek jadanik sentsibilizazio lanak eramaten dituzte, Initiatives Océanes, Water Family eta Sea Cleaners kasu.

12 hitzordu, 12 gune: Biarritzeko Hiriaren helburua sentsibilizazio eta pedagogia ekimenak indartzea da, besteak beste biltze kolektibo bat antolatuz tokiko eragileak elkartzeko (laguntzaileak, elkarteak, GKEak), publikoa mobilizatzeko eta tokiko partaideak inplikatzeko (instituzioak, zientzia arloko eragileak, enpresak). Ekimen eko-arduratsu horiek iraunkorrak izan behar direnez, hitzordu hauek hilabetean behin iraganen dira, aldioro toki ezberdin batean: hondartzak, itsasertza, lakuak…

EKIN eta ELKARTU: Helburu nagusia elkarrekin ekitea da, ingurumenaren zaintzean denok parte hartzeko gisan. Garbiketak borondatezkoak izanen dira eta elkarteak jarriko dira balorean, hitzorduaren arabera, tokiko iniziatiben aniztasuna ezagutarazteko eta ekosistemak babesteko gure eskalan egin ditzakegun ekintzetaz trukatzeko.

SAILKATU eta AZTERTU: Bildutako hondakinak sailkatu eta aztertuko dira. Tokiko partaide batzuek materiala prestatuko digute: Initiatives Océanes-k bilketa kitak (eskularruak eta zakuak) eta Rivages Pro Tech-ek mikroplastikoentzako edukiontziak.

Hitzordu hauek kudeatzen dituen Inspire Nature-ek bilketa gunearen araberako azterketa kuantitatibo bat aurkeztuko dio Hiriko ingurumen zerbitzuari.

Horrela, datu horiek kontuan hartuz eta Hiriak Pavillon Bleu labelarekin eta plastikozko hondakinik gabeko Hondartzen kartarekin dituen engaiamenduetan oinarrituz, Herriko Etxearen ekintzak ebaluatu eta egokituko dira (adibidez Tabakorik gabeko Hondartzena). Gainera, martxan diren proiektu zientifikoen datu baseak elikatzen lagunduko dute.

Azkenik, tokiko eragileak elkartuko dira bildu diren hondakin horiek tratatzeko: Bil ta Garbi hondakinak sailkatzeko, Tree6clope zigarrokinak berziklatzeko edo Resak tapoientzat, xurgakien edo kotoi txotxen makilentzat…

 

Lehen hitzordua irailaren 22an izanen da, asteazkenarekin, 10:00etan Hondartza Handian, Haurren Arrokaren aitzinean.

Izena emateko lotura honetan sartu 

2021eko agorrilaren 30ean eguneratua

Dernière mise à jour le 30 août 2021